eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

1. gunean

'3zpa4' saioko Maider eta Jon Ibilaldian izango dira, gaur, HIRU3 gunean

Igandean Ibilaldia jaia ospatuko da Santurtzin, eta HIRU3 kluba bertan izango da, txapak egiteko tailerrarekin, besteak beste. Gainera, '3zpa4' saioko lagunen bisita ere jasoko dugu.

Bizkaiako ikastolen aldeko Ibilaldia jaian HIRU3 gunea izango da gaur, maiatzak 27, Santurtzin, eta hainbat ekitaldi izango dira bertan gaztetxoenei zuzenduta. Hain zuzen, ‘Taup’ izeneko 1. gunean (Mirabueno auzoan) bilduko dira haurrentzako jarduerak, eta hantxe izango da Gorritxo galtzagorri maitatua umeak agurtzen, eta berarekin argazkia ateratzeko aukera izango dute bertara joaten direnek. Gainera, '3TXULO' saioko pertsonaien irudiekin txapak egiteko tailerra ere egongo.

Horrez gain, haurrak EiTBren Hiru3 ume eta gaztetxoentzako klubaren kide egin ahal izango dira bertan. Handik egun batzuetara jasoko dute ongietorria emateko eskutitza, eta hainbat abantaila izango dituzte Hiru3ko bazkide izateagatik.

Baina, bisitarik preziatuena 16:00etan iritsiko da, izan ere, '3zpa4' saioko lagunen bisita jasoko dugu HIRU3 gunean bertan. Maider eta Jonekin argazkia ateratzeko aukera izateaz gain, postal pertsonalizatuak sinatuko dituzte hara joaten direnei emateko, eta hainbat abesti ere dantzatuko dituzte.

Argazkiak, webgunean ikusgai

Ibilaldia jaian ateratako argazkiak HIRU3ren webgunean jarriko ditugu ikusgai. Halaber, EiTBk, aurreko urteetan bezala, euskararen aldeko jaien zabalkundea egingo du bere hedabideetan, eta horien inguruan jazotzen den guztia kontatuko du.

‘Taup’ lelopean, Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolarekin bat egingo du aurtengo Bizkaiko ikastolen aldeko jaiak eta ospakizunak.