eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Sorgintxulo

Sorgintxulo

Sorgintxulo

Estreinaldia

'Raa Raa Lehoi Orrolaria' marrazki bizidun telesaila, ETB1en

A.A.

'Sorgintxulo' saioaren barruan dago ikusgai, goizeko zortzietan.

'Sorgintxulo' gaztetxoei eskainitako tarteak marrazki bizidunetako telesail berria estreinatu du: 'Raa Raa Lehoi Orrolaria'. Astelehenetik ostiralera izango da ikusgai, ETB1en, goizeko zortzietan.

Raa Raa lehoi maitagarria dugu telesaileko protagonista. Bere oihaneko laguntxoekin batera abentura zaratatsu eta dibertigarriak biziko ditu. Zebby izeneko zebra, Crocky krokodiloa, Huffty elefantea, Ooo Ooo tximua eta Topsy jirafa dira bere lagunak.

Raa Raa eta bere lagunen komunikazio gaitasunei esker, soinuen munduan murgilduko dira etxeko txikienak, errimak, erritmoak eta errepikapenak landuz. Norbere ahotsa ezagutzearekin batera, ondo pasatzeko aukera izango dute.

Txikia izan arren, taldeko indartsuena da Raa Raa, abenturazalea eta zalapartatsua. Topsy jirafa agintzaile samarra da eta azkarra ere bai, eta bere lagunen arazoak konpontzeko prest dago beti.

Crocky krokodiloa ibai inguruan bizi da, eta sarritan istripuak izaten ditu. Eskerrak lagunak alboan dituen beti. Huffty elefantea musikari trebea dugu. Zebby zebra lotsatia da eta oso entzumen ona du. Ooo Ooo tximu alaia eta bromazalea da.

azalea da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea