eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Sorgintxulo

Sorgintxulo

Sorgintxulo

07:00etatik 11:00etara

'Sorgintxulo', 7etatik 11etara, ETB1en, ETB3n eta webean, Aste Santuan

Aste Santuko oporretan, "Sorgintxulo" saioa ETB1en ikusi ahal izango da 7etatik 9etara; ETB3n, 9etatik 11etara, eta www.eitb.eus-en, lau ordu horietan.

  • Gorritxo galtzagorria

    Gorritxo galtzagorria

'Sorgintxulo' ume eta gaztetxoentzako saioa, ohi bezala, 7etatik 9etara eskainiko du astelehenetik ostiralera ETB1ek Aste Santuko opor hauetan, martxoaren 30etik apirilaren 10era bitartean. Horrez gain, ETB3k 9etatik 11etara eskainiko du saioa Aste Santuko oporretan, eta www.eitb.eus-en zuzenean ikusi ahal izango dira bi saioak. Modu horretan, gaztetxoek lau orduz jarraian ikusi ahal izango dute 'Sorgintxulo', edo apur bat gehiago lo egin, eta ohi baino beranduago altxatu arren, beraientzako bereziki prestatutako edukiekin gozatu.

ETB1eko saio hau ume eta gaztetxoen goizeko iratzargailua da; izan ere, Euskal Herriko neska-mutil guztiak euskaraz, mimoz eta umore onez esnarazten ditu. Euskal izaera eta ondarea oinarri hartuta, magiaz eta umorez zipriztintzen ditu ETB1eko goizak. Halaber, ETB3ko programazioan ere topatu ditzakegu saio dibertigarri honen edukiak, eta aipatutako egun berezietan, saio osoa.

Hiru pertsonaia dira 'Sorgintxulo' saioaren gidariak, zein baino zein xelebreagoa: Zuri sorgina alaia, zuzena eta gozoa da; Tor Magoa apur bat baldarra da, baina denetarik daki; eta Gorritxo galtzagorri jostalari eta bihurria da. Zuriñe Hidalgo Hesian musika taldeko eta ETB1eko 'A ze banda!' saioko epailea da Zuri, eta Aitor Bilbaok, Tor Mago ezagunak, bere trikimailu eta magia guztia erakusten digu bertan.

Ume eta gaztetxoentzako eduki moderno eta erakargarriak eskaintzen ditu egunero 'Sorgintxulo' saioak, eta gai piloa jorratzen; hezitzaileak, asko (zientziarekin, osasunarekin eta euskal ondarearekin lotutakoak), baina ez dira falta umorea, lehiaketak, jokoak, marrazki bizidunak, magia... Marrazki bizidunen artean, 'Berenstain Hartzak', 'Doraemon','Raa Raa Lehoi Orrolaria', 'Aita-amabitxi Majikoak' eta 'Abel Txoroak' ditugu ikusgai.

Gainera, www.eitb.eus/sorgintxulo webgune berezia prestatu dugu, eta bertara igotzen ditugu Zuri, Tor eta Gorritxoren magia, txisteak, trikimailuak... edozein unetan berriz ikusi ahal izateko. Era berean, saiora bidalitako argazkiak webgunean daude ikusgai, gure lehiaketa eta zozketa guztien berri ematen dugu, eta albiste interesgarriak argitaratzen ditugu. Halaber, interneterako egokitutako jokoak daude, umeek ederto pasa dezaten.

Egunak umore onez hasi nahi badituzu, ez galdu 'Sorgintxulo', astelehenetik ostiralera, ETB1en, 7etatik 9etara, eta jaiegun eta opor-egunetan, ETB3n, 9etatik 11etara! Orain, gainera, www.eitb.eus-en ere ikus dezakezu lau ordu horietan. Ez galdu!