eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Sorgintxulo

Sorgintxulo

Sorgintxulo

07:00etatik 09:00etara

'Sorgintxulo', goizeko 7etatik 9etara, ETB1en eta webgunean

"Sorgintxulo" saioa goizeko 7etatik 9etara ikusi ahal izango da, ETB1en eta www.eitb.eus-en, astelehenetik ostiralera.

  • Gorritxo galtzagorria

    Gorritxo galtzagorria

'Sorgintxulo' ume eta gaztetxoentzako saioa, ohi bezala, goizeko 7etatik 9etara izango da ikusgai astelehenetik ostiralera ETB1en, eta horrez gain, www.eitb.eus-en zuzenean ikusi ahal izango da bi ordu horietan. Horrela, telebistaz gain, internetez ere ikusi ahal izango dituzte beraientzako bereziki prestatutako 'Sorgintxulo' saioaren edukiak etxeko txikiek.

ETB1eko saio hau ume eta gaztetxoen goizeko iratzargailua da; izan ere, Euskal Herriko neska-mutil guztiak euskaraz, mimoz eta umore onez esnarazten ditu. Euskal izaera eta ondarea oinarri hartuta, magiaz eta umorez zipriztintzen ditu ETB1eko goizak. Halaber, ETB3ko programazioan ere topa ditzakegu saio dibertigarri honen edukiak, eta aipatutako egun berezietan, saio osoa.

Hiru pertsonaia dira 'Sorgintxulo' saioaren gidariak, zein baino zein xelebreagoa: Zuri sorgina alaia, zuzena eta gozoa da; Tor Magoa apur bat baldarra da, baina denetarik daki; eta Gorritxo galtzagorri jostalari eta bihurria da. Zuriñe Hidalgo Hesian musika taldeko eta ETB1eko 'A ze banda!' saioko epailea da Zuri, eta Aitor Bilbao da Tor Magoa. Torrek bere trikimailu eta magia guztia erakusten digu saioan.

Ume eta gaztetxoentzako eduki moderno eta erakargarriak eskaintzen ditu egunero 'Sorgintxulo' saioak, eta gai piloa jorratzen; hezitzaileak, asko (zientziarekin, osasunarekin eta euskal ondarearekin lotutakoak), baina ez dira falta umorea, lehiaketak, jokoak, marrazki bizidunak, magia... Marrazki bizidunen artean, 'Berenstain Hartzak', 'Doraemon','Raa Raa Lehoi Orrolaria', 'Aita-amabitxi Majikoak' eta 'Abel Txoroak' ditugu ikusgai.

Gainera, www.eitb.eus/sorgintxulo webgune berezia prestatu dugu, eta bertara igotzen ditugu Zuri, Tor eta Gorritxoren magia, txisteak, trikimailuak... edozein unetan berriz ikusi ahal izateko. Era berean, saiora bidalitako argazkiak webgunean daude ikusgai, gure lehiaketa eta zozketa guztien berri ematen dugu, eta albiste interesgarriak argitaratzen ditugu. Halaber, interneterako egokitutako jokoak daude, umeek ederto pasa dezaten.

Egunak umore onez hasi nahi badituzu, ikusi 'Sorgintxulo', astelehenetik ostiralera, goizeko 7etatik 9etara, ETB1en eta www.eitb.eus-en. Ez galdu!