Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Golardoa

Bera Bera eskubaloi taldea, 2014ko onena Euskadi Irratia Sarian

EITB.EUS

Juan Martinez de Irujo pelotaria eta Maite Maiora mendi korrikalaria izan dituzte lagun podiumean.

2014ko euskal kirolari onena saritzen duen Euskadi Irratia Saria Bera Bera eskubaloia taldeak irabazi du. Liga, Kopa, eta Superkopa irabazita, talde donostiarra saritu nahi izan dute beste kirolariek.

Izan ere, saria irabazteko hautagaiak ziren 14 kirolariak eta aurreko urteetako irabazleak izan dira euren botuen bidez irabazea erabaki dutenak.

Eskubaloi taldearen atzetik, 6 puntura, urteko hiru txapelak irabazitako Juan Martinez de Irujo sailkatu da, eta 7 puntura Maite Maiora mendi korrikalaria, munduko kopan bigarren eta Españako Kopan irabazle izandakoa.

 

EUSKADI IRRATIA SARIA 2014

Bera Bera:       22 puntu

Irujo:              16 puntu

Maiora:           15 puntu

Eibar:             14 puntu

Alberdi:          14 puntu

Peula/Fer:       13 puntu

Eguibar:          9 puntu

Uranga:           7 puntu

Atutxa:           4 puntu

Vizuete:          3 puntu

Muguruza:      2 puntu

Arana:            1 puntu

 

EUSKADI IRRATIA SARIA, PALMARESA

2003     Joane Somarriba (erlojuaren aurka munduko txapeldun)

2004     Iker Martinez/Xabi Feranandez (urrea olinpiadetan)

2005     Josune Bereziartu (9a+ gizonen pare)

2006     Patxi Usobiaga (munduko kopa irabazi)

2007     Aritz Aranburu (Europako txapeldun, WCT sartu)

2008     Leire Olaberria (brontzea olinpiadetan)

2009     Patxi Usobiaga (munduko txapeldun)

2010     Edurne Pasaban (14 8.000koak igo)

2011     Oihana Kortazar (mendi lasterketen munduko kopa)

2012     Maialen Chorraut (brontzezko domina Olinpiar Jokoetan)

2013     Julen Aginagalde (munduko txapeldun)

2014     Bera Bera (Liga, Kopa, eta Superkopa irabazita)

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bera Bera