Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Elkarrizketa

'Zorra negoziatuta, dendak berritu eta prezioak hobetzen hasiko gara'

Agustin Markaide, Eroskiren presidenteak nabarmendu du salmenta datu oso onak izan dituztela, azarotik abendura bitartean, azken hiru urteetako onenak.

  • Agustin Markaide

    Agustin Markaide

Eroskik zorraren birfinantzaketa adostuta, iritsi zaio berriz inbertsioak egiteko garaia. Dendak berritu eta prezio hobeak eskaintzeko asmoaz mintzatu zaigu Faktorian Agustin Markaide Eroskiren presidentea.

Aitortu du mendeko ekarpenen auziak kalte egin diola markari, nahiz eta epaitegiek ebatzi Eroskik ez zuela gaizki jokatu. Nabarmentzekoa salmenta datu oso onak izan dituztela, azarotik abendura bitartean, azken hiru urteetako onenak.

Elikagaiak, ia %4 gehiago saldu dituzte eta elektronikako jeneroa, %10 gehiago. Azaro, abendu eta urtarrilean igarri duten kontsumo-igoera iraunkorra izango dela espero du Agustin Markaide, Eroskiren presidenteak.

Mendeko finanatza ekarpena

Eroskik 22 milioi euro eman dizkie  mendeko finantza ekarpenak egin zituztenei, iazko interesengatik, kooperatibak prentsa-ohar batean jakitera eman duenez. Aurreikusitako egutegiaren arabera izango dira ordainketak. 2002ko eta 2004ko ekarpenen kasuan, interesak % 3,562koak izango dira, eta % 3,062koak 2007koetan.

2002ko lehenengo ekarpenen jaulkipenaren ondoren, Eroskik azpimarratu du epe guztiak errespetatuz ordaindu dituela interesak, eta guztira 314 milioi euro eman dizkiela inbertitzaileei.