Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Saio berria

Mugak zubi bihurtuz, igandero, Euskadi Irratian

Euskadi Irratia

EiTB

Alaia Martin bertsolari eta kazetariak eta Artzen Letona esatariak gidatuko dute mugak zubi bihurtzea helburu duen saio berria.

Euskadi Irratiaren neguko denboraldiaren berritasunetako bat da 'Zubiak' saioa. Alaia Martin eta Artzen Letonak gidatuko duten saioa igandero izango da entzungai, 15:00etatik 16:00etara, Euskadi Irratian.

Saio hau aurrera eramateko, elkarlanean arituko dira lehen aldiz France Blue Pays Basque Iparraldeko irrati katea eta Euskadi Irratia. Akitania-Euskadi euroeskualdearen babesa izan du saioak, eta, hain zuzen ere, mugak zubi bihurtzea du helburu.

‘Zubi’ kontzeptua modu fisiko eta metaforikoan landuko dute Alaia Martin bertsolari eta kazetari gipuzkoarrak eta Artzen Letona irrati-gizon zuberotarrak: bateko eta besteko protagonista, kondaira, historia, istorio eta jakingarriak bilduko dituzte saio estetikoan.

Aldi berean emitituko da ‘Zubiak’ Euskadi Irratian eta France Blues Pays Basquen, igande honetatik aurrera, 15:00etan hasita.