Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Azaroak 13

Donibane Garazi ezagutzera joko du igandeko 'Zubiak' saioak

G.U.

EiTB

Artzen Letonak eta Alaia Martinek Nafarroa Behereko hiriburua hobeto ezagutuko dute, hainbat gonbidaturen laguntzaz.

  • Artzen Letona eta Alaia Martin, Florencekin, Donibane Garaziko zubiak ikusten

    Artzen Letona eta Alaia Martin, Florencekin, Donibane Garaziko zubiak ikusten

Igande honetako 'Zubiak' saioak Donibane Garazi izango du ardatz. Artzen Letonak eta Alaia Martinek, tarteka-tarteka, euskal hiriburu bat ezagutzera joko dute, eta Nafarroa Beherekoaren txanda izango da aste honetan.

Hiriaren mamira iristeko, hainbat lagun alboan hartuta arakatuko dituzte Letonak eta Martinek Donibane Garaziko bazterrak. Hasteko, Alphonse Idiart alkatearekin izango dira. Bestalde, Florencek turismo bulegotik zubi artera eramango ditu, zubi guztien berri emateko. Kukuxka liburu-opari dendan izango dira, euskal kulturaz hizketan. Delphinek erromesei buruz hitz egingo die. Dominiquekin eta Josebarekin trinketean egongo dira final bat ikusten. Azkenik, Mattinek gazteak hiria nola bizi duten azalduko die, eta Garaztarrak dantza taldeaz eta euren ohiturez hitz egingo die.

France Blue Pays Basque Iparraldeko irrati katea eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten 'Zubiak' saioaren 10. atala izango igande honetan, 15:00etatik 16:00etara.

etara.