Itxi

Amarauna

Amarauna

Emakumezkoen futbol selekzioa eta Herri Urrats, hizpide asteburuan

Nerea Zalabarreita jokalariarekin Irlandaren kontrako partidaz hitz egingo dugu larunbatean, eta igandean Herri Urratsera joango da: protagonistak, giroa, musika... zuzenean Senperetik.

Larunbatean, Euskadi-Irlanda partidaz hit egiteaz aparte, beste hainbat gai izango ditugu hizpide. Medikuen gomendio berriaz mintzatuko gara. getxon, kirola errezetatzen ari dira botikentokian; mediku eta kirol-prestatzaileak elkarrizketatuko ditugu. Saharako zine jaialdiaz arituko gara Ane Zabala eta Galder Perezekin, handik etorri berriak baitira. Eta larunbateko programa amaitzeko, Eurobisioko albisteak jasoko ditugu Copenagetik Andoni Mutiloaren eskutik.

Igandean berriz, Herri Urratsera joango gara; bertatik zuzenean jasoko dugu Iparraldeko ikastolen jaiko informazioa. Baina horretaz aparte, moda kontuak ere izango ditugu hizpide. Donostiako Maria Cristinan eta San Telmon egingo diren desfileak bisitatuko ditugu. Futbol kontuez ere arituko gara, Athletikak eta Realak arratsaldean jokatuko duten derbira inguratuko gara. Eta amaitzeko, blogarien taldean, aste honetan Maite Goñi, Mikel Iturria eta Gorka Julio izango ditugu.