Itxi

Amarauna

Amarauna

Euro Hiria foroa eta herri txikietako tratu txarrak hizpide asteburuan

'Amarauna' asteburu goizeetan. Euro Hiriaren gazte foroan solastutakoaz hitz egingo dute larunbatean, eta igandean herri txikietan tratu txarrak jasan dituztenen testigantzak entzungo dituzte.

Larunbat honetan 'Amaraunean' Eusko Ikaskuntzak antolatutako Euro Hiriaren gazte foroaz hitz egingo dute besteak beste; Irunen eta Hendaian egingo dute eta bertan solastutakoaz arituko dira. Baina programa zabaltzeaz 10:00etan Gorka Bereziartua ta Danele sarriugarte arduratuko dira harrapatutako 4 hitz aurkeztuz. Eta ondoren Gora Gasteiz elkartekoekin bat egingo dute larunbaterako antolatutako ekitaldiaz aritzeko. 11:00etan Amets Arzallusen gogoeta entzungo dugu, eta 12:00etan Legorretan aurkeztuko duten oroimen historikoari buruzko dokumentalaz hitz egingo dute, eta amaitzeko Donostia 2016ko Zinebegiak proiektua izango dute mintzagai.

Igandean, herri txikietako tratu txarrak aztertuko dituzte: 'Salaketa zailagoa da kasu horietan?'. Bizkaiko Diputazioak tratu txar horiek aztertu ditu, eta 'Amaraunean' testigantza horietako bat eman duen emakume bat izango dute.

Bestalde, XVII. mendean Islandian bale arrantzan zebiltzala hil zituzten 31 gipuzkoar gogoratzeko ekitaldiak egingo dituzte asteburuan, eta Oreka TX han egongo da zuzenean 'Amaraunerako'. Horretaz aparte, osasuna ere hizpide izango dute; Gasteizen osasuna eta kirola aztertu dituzte eta azterketaren berri jasoko dute, eta Cabo Verdetik bueltan diren medikuekin ere hitz egingo dute. Programa amaitzeko blogariekin hitz egingo dute, aste honetan Ana malagon, Goio Telletxea eta haritz Rodriguez.