Itxi

Amarauna

Igandean

'Lotzen gattunk': 'Amarauna' ere Kilometroak jaiaren hariari tiraka

eitb.eus

Gipuzkoako ikastolen aldeko 2015eko festa Usurbilen izango da. Jon Artano lankideak jaira 'lotuko' du saioa goiz osoan.

'Lotzen gattunk'. Igandeko 'Amarauna' saioa 2015eko Kilometroak jaiaren hariari tiraka ibiliko dira. 10:00etan hasita, Nagore Telleriak gidatzen duen saioa Usurbilen izango den festara lotuko du Jon Artano lankideak goiz osoan.

Usurbilen prestatu duten ibilbidean bezalaxe, Biarritz hirian ere oinez ibiliko dira asko eta asko; 'Kotxerik gabeko igandea' deitu dute bertan. Bestalde, oinez ez, hegan ibiltzen diren Txori Migrarien Nazioarteko Egunean zerura begira ere jarriko da 'Amarauna', hainbat hegaztiren ezaugarriak ezagutzeko.

Ziztu bizian, segundoko 40 hitz irakurtzea posible dela ere ikusiko dugu Hernaniko Orona Ideon egingo duten Speed Memory munduko lehiaketan.

ketan.