Itxi

Amarauna

Astelehenean

Txakurra gizakiaren lagunik onena dela erakutsiko du 'Amarauna'k

G.U.

Pertsonak erreskatatzen laguntzen duten txakurrekin egiten du lan Gudiker Madariagak. Josu Mendezek genero indarkeriaren biktimen prebentziorako hezten ditu. Astelehenean, 10:00etatik aurrera.

Astelehenean, urriaren 12an, 'Amarauna' saioa irekitzeko, jaieguna izanik ere, horri uko egin eta, Hispanitatearen eguna ospatzeko asmorik ez dutelako, lanera joan direnak agurtuko dituzte.

Ondoren, txakurrak izango dira protagonistak. Erreskatetarako, itsuak gidatzeko eta abarrerako hezi ohi dituzte. Orain, baina, Askatu Kan enpresak tratu txarrak jasan dituzten emakumeei laguntzeko ere trebatzen ditu. Haiek babesteko eta konpainia egiteko. Gainera, gaia aldatu gabe, Gudiker Madariagarekin hitz egingo dute. Defentsarako txakurrekin egiten du lan, eta Estrasburgoko txapelketa batean parte hartzetik bueltan joango da 'Amarauna' saiora.