Itxi

Amarauna

Igandean

Behobia-Donostia lasterketa zuzenean, 'Amarauna' saioan

eitb.eus

34.000 korrikalari bilduko dituen lasterketa bertatik bertara jarraituko du igandeko saioak, 10:00etatik 13:00etara.

Inoizko korrikalari kopururik handiena bilduko du aurtengo Behobia-Donostia lasterketak: 34.000. Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioak jarraipen luze eta zabala egingo dio kirol proba garrantzitsuari, igandean, 10:00etatik 13:00etara.

Bestelako lasterketa ere aipatuko dugu: itzulpen maratoia. Code.org gunea auzolanean euskaratuko dute EHUren Donostiako Informatika Fakultatean.

Sahararren kanpamentuetan izan duten azken hondamendiaren berri ere emango du igandeko saioak. Iñigo Asensiok eta Mikel Saezek bertatik bertara ikusi dute uholdeek eragindako triskantza, eta 'Amarauna' saioan kontatuko dute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Behobia zuzenean