Itxi

Amarauna

Igandean

Euskal Herriko emakume udaltzain aitzindaria, igandeko 'Amarauna'n

Euskadi Irratia

EiTB

Gainera, Senpereko lakuaren inguruan ospatuko den Herri Urratsen berri emango dugu, 10:00etatik aurrera.

Begi bat Senpereko lakuan jarrita egingo dugu igandeko 'Amarauna', Herri Urrats Iparraldeko ikastolen festa dela eta.

Euskal Herriko lehen emakume udaltzainetakoa izan zen Espe Beramendi, Tolosan. Ez zen esperientzia makala izan. “Emakume uniformatuak ez ditut atsegin” eta antzekoak entzun behar izan zituen nagusien aldetik. Guztiak oroituko ditu gurean.

Sarajevotik hitz egingo digu Xuban Intxaustik. Bertara iritsi berri da 'Europa Transit'en harira, kontinenteko gune gatazkatsuetan zehar egiten ari den ibilaldian.

Legazpiko Mirandaolako mailuari ere erreparatuko diogu. Gaixo dago. Zer duen eta konponbiderik baduen azalduko digute.

Amaitzeko, sareko berrikuntza eta xelebrekerien bilduma egingo dugu gure blogariekin.

re blogariekin.