Itxi

Amarauna

Sare sozialak

WhatsAppeko erabiltzaileen datuak, Facebooken esku

WhatsAppek egin duen pribazitate politikaren eta erabilera baldintzen azkeneko eguneraketaren ondorioz, erabiltzaileen telefono zenbakiak eta beste datu batzuk Facebookekin partekatuko ditu

  • 7:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aste honetako berria izan da: WhatsAppek gure informazioa, zehazki gure telefono zenbakia eta gure kontaktu zerrenda, Facebookekin partekatuko dituela. Honeki batera, hainbat enpresak beren informazioa bidal diezaguketela ere zabaldu da. Hau da, WhatsAppen publizitate mezuak agertuko direla.

WhatsAppen erabiltzaileak bazarete, egunotan mezu bat agertuko zitzaizuen zuen sakelekoetan. Mezu horretan pribazitate politika berriaren berri ematen digute eta aldaketak onartzeko eskatzen digute. Onartzen badugu, besteak beste, gure telefono zenbakia Facebooken esku geratuko da.

Izan ere, WhatsApp mezularitza zerbitzu ezaguna Facebook sare sozialen erraldoiak erosi zuen duela pare bat urte… Eta bapateko mezularitza plataforma ezagunaren pribazitate politiketan aldaketarik ez zela egongo agindu arren… aldaketa hauek - aste honetako pribazitate politikaren eguneratzea kasu - agertzen hasi dira. Xabier Unanue Euskadi Irratiko lankide eta sare sozialetan adituak azaldu digu hobeto Facebooken azkeneko jokaldiaren arrazoia eta baita WhatsAppeko gure datuak babesteko zer egin behar dugun.