Itxi

Irratia

X-grupo_dest_especiales-X

X-grupo_dest_especiales-X

Kamiñalde, 9 hilabete

'Instituzioetatik ez bada diruz laguntzen, herria hipotekatuko da'

Zunbeltz Bedilauneta Ondarroako alkateak dio udalak ezin duela lanen gastu osoa bere gain hartu. Luhiziak eragindako kalteak konpontzeko lanek 17 milioi euroko aurrekontua dute

  • Ondarroa Kamiñalde

    14:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur bederatzi hilabete bete dira Ondarroan luizia gertatu zela, eta, 'Amarauna' saioan, hara begira jarri nah izan dugu. Kamiñalde kaleko 180 familiak euren etxeak utzi behar izan zituzten, menditik erori ziren harriek eta lurrak eragindako kalteen ondorioz. 84 familia oraindik senitartekoen etxeetan edo alokatutako etxebizitzetan bizi dira oraindik. Martxoaz geroztik, astero biltzen dira eta gaur ere bilkura izan dute, kamiseta gorria jantzita. Azken familia etxera itzuli arte elkartzen jarraituko dute.

Mendi magala egonkortzeko lanak hasiak dira eta datorren urte hasierarako amaitu nahi dituzte. Etxebizitza egoera onean duten bizilagunek martxoan itzultzeko aukera izango dute. Hala ere, Ondarroako alkate Zunbeltz Bedilaunetak esan digunez, udalak ezin du lanen gastu osoa bere gain hartu, "herria hipotekatzea" bailitzateke. Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari diru-laguntzak bermatzea eskatu du. Guztira, magala egonkortzeko lanek eta etxebizitzen konponketek 17 milioi euroko aurrekontua dute.

Egoera honen aurrean, Goizane Zabala eta Ainhoa Alberdi Kamiñaldeko bizilagunek kezka azaldu dute, inpotentzia ere bai. Izan ere, 'ez da argi ikusten dirua nondik aterako den eta denok etxera noiz itzuliko diren', esan digutenez.