Itxi

Amarauna

Heriotzak

Joseba Leizaola eta Jazinto Fernandorena 86 urterekin hil dira biak

Joseba Leizaola Eusko Legebiltzarraren lehendakari izan zen Jesus Maria Leizaolaren iloba. Jazinto Fernandorena militantea, ikastolen sortzailea. Berak sortuak dira zizka-mizka eta Eroski hitzak.

Joseba Leizaola Azpiazu hil da Donostian, bere jaioterrian, 86 urterekin. Jazinto Fernandorena ere 86 urterekin hil da. Euren ibilbideak errepasatu ditugu 'Amarauna' saioan.

Joseba Leizaola Erbestean Eusko Legebiltzarraren lehendakari izan zen Jesus Maria Leizaolaren iloba zen. Ingeniaria eta politikaria. Gazte gaztetatik izan zituen ardurak Eusko Alderdi jeltzalean. Bigarren errepublikak porrot eginda, bigarren mundu gerraren atarian, Familia Venezuelara erbesteratu zen eta Venezuelan igaro zituen gazte garaiak. EGIko Presidente izan zen caracasen bizi zela eta Kanadan ingeniari ikasketak egin ostean, Venezuelara itzuli zen, harik eta familiak Euskal Herrira itzultzea erabaki zuen arte, 60ko hamarkadan. Donostian beren militantzia politikoari eutsi zion, beti Eusko Alderdi Jeltzaleari lotuta. 7 seme alabaren aita, Gipuzkoa Buru batzarreko eta Euskadi Buru Batzarreko kide izan zen eta 1980. urteaz geroztik; Legebiltzarrean aritu zen 18 urtez, 5 legealditan. Legebiltzarreko presidente ere izan zen. 1998an, 67 urterekin utzi zuen politika. Joseba Egibarrek hitz egin du Leizaolari buruz.

Jazinto Fernandorena 86 urterekin hil da. 1930ean Urnietan jaioa. Lazkaon apaiz urte asko egindakoa. Lazkaoko ikastola ere berak sortu zuen 1963an eta Zumaiako ikastola ere bai. Udalekuak sortzea ere hari zor diogu. Militantea, euskaltzalea... euskal hitz askoren sotzailea ere bai, adibidez: zizka-mizka eta Eroski.

zka eta Eroski.