Itxi

Amarauna

AEB

Donald trumpen kargu hartzeaz

Estitxu Garai eta Gari Udaberekin egin dugu kargu hartze ekitaldiaren errepasoa.

  • 36:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donald Trump AEBetako presidente izateko ekitaldiaren errepasoa egin dugu 'Amarauna' saioan Estitxu Garairekin eta Gari Udaberekin. Milioi bat lagun espero zituzten washingtonen Donald Trumpen zin egitean, eta 250 mila bat izan dira azkenean. Kapitolioaren eta Etxe Zuriaren artean egindako desfilean, nahikoa toki zegoen bazterretan.Azken 40 urtean, ez du sekula Estatu Batuetako presidente batek hain herritar gutxi izan kargu jabetzean babesa ematen.

Obamak kargua hartu zuenean, esaterako, milioi bat eta 800 mila izan ziren. Trumpek agintea hartu duenean ordea, 200 mila lagunetik gora protesta egitera joan dira washingtonera. Eta gaur emakumeek deitutako martxa egingo dute, eta 500 mila lagun espero dira.