Itxi

Amarauna

Blogariak

Euskal memeez eta beste, blogarien tartean

AirB&B zerbitzuak alokairuen prezioen igoeran dun eragina, euskal memeak eta Bartzelonan jarri duten iruzurraren aurkako buzoia aztergai

  • 26:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Luistxo Fernandez, Gorka Julio eta Maite Goñi blogariak izan ditugu 'Amarauna' saioan. Maitek kontatu digu Global Voices web orria euskaratzen ari dela.  Aurki izango da prest, izan ere, Global Voicesek aurtengo kanpaina ipiniko du abian. Mezua argia da: memeak ama hizkuntzan egin behar dira. Kanpaina horrek, beraz, memeak euskaraz sortzera bultzatuko gaitu. Mundu osoko 1.400 blogari eta itzultzailek osatzen dute ataria, eta beste hizkutzetan edo komunikabide handietan idazten ez diren albiste eta txostenak eskuragarri jartzen dituzte.

Gorka Juliok Bartzelonako Udalak zabaldu duen iruzurraren aurkako buzoiaren berri eman digu. X-Net izena du postontziak. Helburua argai da: herritarrek ere iruzurraren aurka salaketak ipin ditzatela. Ondoren, salaketa horiek aztertuko dituzte publiko egin aurretik.

Luistxo Fernandezek, berriz, AirB&Bren eskaintzak alokairuen prezioen igoerarekin duen lotura aztertu du.