Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Kondoi makinak erretiratzen ari dira haur batek kaskarrekoa hartuta

Amarauna

Donostian

Kondoi makinak erretiratzen ari dira, haur batek kaskarrekoa hartuta

2017/02/18

Hirigintza araudia bete behar dela eta hartu du erabakia Donostiako Udalak. Kondoi makinak non, nola eta zenbat jarri birpentsatzen ari dira Udala eta Gipuzkoako Farmazialarien elkartea.

  • 17:53 min
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Donostian kondoi makinak erretiratzen ari direla eta, beste hiriburuetan egoera zertan den jakin izan nahi dugu 'Amarauna' saioan. Konpoi makinak, farmazia atarietan, fatxadan zintzilikatuta ba ote dauden, eta Udalak erretiratzea eskatuko ote dien. Bizkaiko eta Nafarroako famazialari elkartetako ordezkariekin ere hitz egin dugu.

Gure estudioetan, bestalde, Gipuzkoako Farmazialarien Elkargoko presidente Angel Garai izan dugu. Auzi honek farmazilariei eragin dien buruhaustea zertan den kontatu digu, eta Udalarekin egindako bileran ze konpromiso hartu dituzten.

Kaskarreko batekin hasi da kontua, Donostiako kondoi makinen gaineko hika-mika eta neurri hartzea. Ondarretan, buruarekin jo zuen ume batek kaleko kondoi makina. Eta min hartu. Zer egiten du kondoi makina honek hemen, buruarekin jotzeko moduan, fatxadari lotuta, bere ertz zorrotzekin…. Euskal Herriko farmazia askotan bezalatsu, kalean esku-eskura jarrita zegoen kondoi makina. Pasa den ekainekoa da kaskarrekoa. Eta farmaziarien burukomina, oraingoa.

Umearen gurasoek salaketa jarri zuten, eta Donostiako Udalak, hala, ordenantza betetzea erabaki zuen. Izan ere, berez, legeak dio ezin zirela kaleko hormetan 15 zentimetro baino gehiago bistatzen diren elementuak jarri. Izan kondoi makina, edo postakutxa. Udalak ez du isunik jarri baina preserbatiboak saltzeko modu honetako makinak dituzten farmaziek erretiratu egin beharko dituzte. Donostiako Udalak espediente informatiboa zabaldu die 3 farmaziari baina ez die isunik jarri… Trukean, kondoi makinak kendu behar dituzte, ez bakarrik 3 farmazia hauek, baizik eta Donostiako guztiek.  Horretan ari dir,a eta, gaur egun, 3 geratzen dira oraindik zintzilik.

Ordenantza 2006ko Euskadiko zoru  hirigintza legearen 225.3 artikuluan dago oinarrituta. Eta lege horrek dio arau hauste arinak direla urbanizazio baimenik gabe egindako hirigintza lanak. Ea isuna 500 eta 5000 euro artekoa izango dela kasu horietan. Momentuz, isunik ez, baina hautsak harrotu dira hirian.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena