Itxi

Amarauna

Amak hil behar izan du

'Koadernoa zuri' antzerkirako obra eleberri bihurtu du Arantxa Iturbek

Koadernoa zuri antzerkirako idatzitako lana orain eleberri bihurtua. 20 urtetan zehar elkar ikusi ez duten bi ahizpa elkartzen dira amaren heriotzaren ondoren. Arantxa Iturbek idatzi du.

  • 31:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Koadernoa zuri antzerkirako idatzitakoa orain eleberri bihurtua. 20 urtetan zehar elkar ikusi ez ziren bi ahizpa elkartzen dira amaren heriotzaren ondoren. "Giltzarrapoa jarrita gelako atea, eta amak giltza ezkutuan. Ausentzia berak bakarrik zaintzeko, Begoñaren lekua amak gobernatzeko, ihes egin duenaren presentzia gordetzeko. Koadernoa zuri egoten da idazten hasi arte. Eta norbaiti eskribitu dakioke, koadernoa, zuri adibidez. Amari esateko dauzkanak idazten dizkio begoñak. Eta halako batean irakurri. Hilhurren, erantzuteko gai ez denean. Letzen hasi eta lokartzen dela, irakurtzeari utzi eta begiak zabaltzen dituela. Eta Arratek 20 urte pasa ditu ahizparen hitz eskean. Postal ziztrinek asetzen ez, eta ahizpak emandako azalpenen batek kontsolatzeko irrikaz, baina bi hamarkadatan ez da ez koadernorik, ezta Begoñarik ere bistatu. Amak hil behar izan du gertatzeko. Eta Brijida bizilagunak asaldatu, etxe hutsean zaratak entzuten dituela eta zalaparta batean. Arrate eta Begoña, bi ahizpa… ahizpa izandakoak dira. Ama kastrantea hil ondoren, elkarren aurrean.

Koadernoa zuri Arantxa Iturbek idatzi du. Agurtzane Intxaurragak eta biek antzerkirako izkiriatutakoa, desidatzita, eta berridatzita. 'Amarauna'n izan dugu idazlea, eleberriari buruzko xehetasunak ematen.