Itxi

Amarauna

Altzaga eta Lantz umetoki

Jaiotza tasa altuena duten herriak dira Altzaga eta Lantz

Adinekoen kopurua gehitu egin da baina jaiotza tasa ere bai. Eta arrazoi desberdinengatik. Altzagako alkatea Mitxel Arizkorreta eta Lantzeko zinegotzia Luis Mariñelarena Amaraunan.

  • Lantz

    Lantz

Munduaren bazter honetan, azken urteotako joera da, bizitza esperantzak gora egin du, gero eta urte gehiago bizi gara. Adinekoen kopurua gehitu egin da gure herrietan, baina baita jaiotza tasarena ere, zenbait herritan batez ere. Eta arrazoi desberdinengatik, gainera. Bi herritako ordezkariak izan dira 'Amarauna' saioan: Altzagako alkatea Mitxel Arizkorreta eta Lantzeko zinegotzia Luis Mariñelarena.

Altzaga Goierriko herri txiki bat da. Donostiatik 40 kilometrora dago, bi kilometro eta erdi koadroko azalera du, 171 biztanle, eta horien ehuneko 30ek 19 urtetik behera dituzte. Eustaten Arabera, Gipuzkoan bostetik batek 19 urtetik behera ditu, eta bostetik beste batek 65 urtetik gora.

    Lantz Nafarroako herri txiki bat da, 17 kilometro koadroko azalera du, Iruñetik 25 kilometrora dago eta 152 biztanle ditu, hauetatik 35ek, 14 urtetik behera dituzte eta, 35 hoietatik, 20k seik urtetik behera ditu. Estatistiken arabera, Lantzek du Nafarroako jaiotza tasarik altuena, baita Euskal Herrikoa eta  Espainiakoa ere.