Itxi

Amarauna

Martxoak 25

Londresi eta Erromari begira, larunbatean 'Amarauna' saioan

Maider Lacallek kontatuko digu Londresko atentatuaren ostean hiria nola dagoen. Gainera, Maritxu Errazkin sartuko zaigu Erromatik, aita santuarekin bildu ote den eta hiri nola dagoen azaltzeko.

Londresen eta Erroman jarriko dugu arretagunea, larunbatean, 'Amarauna' saioan. Atentatuaren ostean Ingalaterrako hiriburua bere onera etorri ote den kontatuko digute, eta Erromako Itunaren 60 urteurrenean, Europar Batasuneko agintariak bertan direnez, hiria nola dagoen ere jakingo dugu.

Maider Lacallek kontatuko digu asteazkenean 5 lagun hil eta 28 zauritu zituen erasoaren ostean, Londres erdigunea nola dagoen. Erroman berriz, Europar batasuneko agintariak elkartuko direnez, baina segurtasuna bihurtu da kezka nagusi. 3 mila polizi eta mila militar ariko dira asteburuan Erroma zaintzen. Maritxu Errazkin Erroman da eta berak emango digu hango berri. Asteburuan aita santuak hartuko ditu europako agintariak. Bada, Maritxuk ere izan zuen herenegun aita santuarekin audientzia izateko aukerak, San Pedro plazan. Erromesak, ezkonberriak, talde handi samar bat hartu zuen aita santuak. Loiolara etortzeko gonbita egin diote aita santuari. Bihar kontatuko digu goizeko 11etan nola joan zaion.

Ondoren, gurasoen herrira joango den gazte bat izango dugu. Hossaini Kaanache apirila hasieran doa bere gurasoen herrira, Brarhara, Marokora. 1.600 kilometro ditu Oriotik hara, eta korrika eta bizikletaz egingo ditu. Bizipena jaso eta dokumental bat egiteko asmoa ere badu.

Lou Topet taldeak, Loraldia jaialdiaren barruan, 'Pete eutsiko diogu' kantaldia emango du igandean Arriaga antzokian. Pete Seegerren 15 kantu joko ditu Oier Arantzabalek eta ere taldeak. Gonbidatu ugari ere izango dituzte, esaterako, Aiora Renteria, Izaro, Anje Duhalde, Eñaut Elorrieta?. Gainera, Pete Seeger gogoan disko motza ere grabatu dute. Igandean bakarrik eskuratu ahal izango da fisikoan. 300 ale aterako dituzte, eta Arriagan jarriko dituzte salgai. Larunbatean emango digute honen guztiaren berri.

Larunbatean, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioan kateatuko zara.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz