Itxi

Amarauna

Oriotik Brahrara 1600 Km

Hossain Kaanachek korrika eta bizikletaz eskertu nahi ditu gurasoak

Hossain Kaanache kirolari eta hezitzaile Oriotarrak 1600 kilometrotik gora egin nahi ditu korrika eta bizikletaz. Horixe da Oriotik Marokora dagoen tartea. Hangoak dira bere gurasoak.

  • Hossain

    Hossain

    23:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hossain Kaanache kirolari eta hezitzaile oriotarrak 1.600 kilometrotik gora egin nahi ditu korrika eta bizikletaz. Horixe da Oriotik Marokora dagoen tartea. Hangoak dira bere gurasoak, zehatzako esanda Marokoko Tazan dagoen Brarha herrikoak. Eta Orioko bere etxetik Brahrako bere gurasoen etxeraino iritsi nahi du. 'Amarauna' saioan izan dugu Kaanache.

Erronka handia da, kirola egiteko beste modu bat, baina oinarrian dagoena da bere gurasoei eskerrak ematea. Badira 45 urte Marokotik Euskal herrira etorri zirela, eta egin duten ahalegina, eman duten guztia, itzultzeko gogoa eta indarra sentitu ditu Kaanachek. Hossain Kaanachek 32 urte ditu, kirolzale, kirolari porrokatua, korrikalaria, txirrindularia, baita hezitzailea eta irakaslea ere. Berak emozionalki asko sufritzen duten haurrekin egiten du lan bereziki, et,a oraingoan, sufritzea berari egokituko zaio bai korrika, bai bizikletaz.