Itxi

Amarauna

Googlen lanean

Sei hilabetez Googlen lanean

Aitor Jordana Lizarrakoa da, eta 7 urte daramatza Dublinen. Azken sei hilabeteetan, Googlen aritu da lanean. Proiektua amaitu berritan, bere esperientzia kontatu digu 'Amarauna' saioan.

  • 14:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Google, facebook, Linkedin... asko dira Europako egoitza Dublinen ezarri duten teknologiari lotutako Estatu Batuetako enpresak. Googlen egoitzak 7.000 bat langile ditu irlandako hiriburuan. 5 eraikin ditu egoitza, 400 bulego gela, igerilekua, masaje zerbitzua... Langileen erdia bertako langileak dira; erdia, berriz aldi baterako kontratatzen dituztenak, contractors esaten dietenak. Lizarrako Aitor Jordana horietako bat izan da sei hilabetez. Espainiako merkatuko arreta zerbitzua hobetzeko proiektu batean parte hartu du. Orain amaitu du kontratua, baina esperientziak ateak zabalduko dizkiola uste du, 'Amarauna' saioan kontatu digunez.