Itxi

Amarauna

Apirilak 9

Korrikaren amaieran izango da 'Amarauna'

G.U. | ERREDAKZIOA

Iruñean izango den amaiera ekitaldiaren jarraipen zabala egingo dugu, Gorka Otaegi lankidearen eskutik. Gainera, armagabetzearen biharamuna ere jasoko dugu.

Korrikan amaiera ekitaldian izango da igandeko 'Amarauna' saioaren ardatza. Saioaren hasieratik, 10:00etan hasita, joko dugu Nafarroako hiriburuan den giroaren bila, eta, 11:30etik aurrera, Gorka Otaegik hartuko du gidaritza Sarasate pasealekutik, Juan Kruz Lakastarekin batera, Euskadi Irratiak, Euskalerria Irratiak, Bizkaia irratiak, Arrosa Sareak eta Euskal Irratiek saio bateratua osatzeko.

Gainera, blogarien tartea zabalduko dugu, eta Benito Fiz, Josu Lezameta eta Joxe Rojas izango ditugu teknologiaren arloko azken berriez solasean. Jon Artano ere sartuko zaigu Kolonbiatik, Hego Ameriketan azken aldian sortzen ari diren albiste nagusien oihartzuna gurera ekartzeko.

Asteburuan, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioan kateatuko zara.

 

trong>

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz