Itxi

Amarauna

Emarri

Emakumeak giza-probatan

Inork ez daki zehazki noiz hasi zen gizakia harria bere gorputzaren indarrez arrastaka mugitzen, baina litekeena da Euskal Herrian zaletasun horren zerikusia izatea inguruan ditugun harrobi ugariekin.

  • 18:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gizonezkoak aritzen dira batez ere giza probak egiten baina badira emakumez osatutako taldeak. Horietako bat Astigarraga eta Oiartzun inguruko neskek osaturikoa da: EMARRI izena duena. Plazaz plaza aritzen dira, udaberri-uda aldean batez ere eta aurki, gizonez osatutako talde baten aurka egingo dute erronka, Beran. Laida Basurto izan da haiekin, 'Amarauna' saioan.