Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Gaixoak ahalduntzeaz, Araoz abesbatza Wiesbadenen eta Baiona Kantuz

Amarauna

Apirilak 22

Gaixoak ere ahaldunduz, larunbatean, 'Amarauna' saioan

EUSKADI IRRATIA

2017/04/21

Pazientearen ahalduntzeaz hitz egiteaz gain, Wiesbadenera joko dugu Araoz abesbatzarekin, Baiona Kantuzen 20. urteurrenaz ariko gara eta Kolonbiako eta Mexikoko berriemaileekin bat egingo dugu.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Ahalduntzea modan dagoen hitza da. Gaur egun, enpresa mundura, hezkuntzara eta osasungintzara ere hedatu dira ahalduntze terminoa eta bere elastikotasuna. 'Amarauna' saioan, pazientearen ahalduntzeaz zer ulertu behar dugun jakingo dugu.

Liburuaren nazioarteko egunaren bezperan, digitalizazioak irakurketa ohituretan, eta gure egunerokoan ekarri dizkigun aldaketak aztertuko ditugu Estitxu Garai eta Itziar Garciarekin.

'Amarauna' ibiltari ariko da larunbatean. Alemanian izango gara lehenengo, Wiesbadenen, Araoz abesbatzarekin batera. Bertan egin duten tourra nola joan zaien kontatuko digute. Baionan ere izango gara, Baiona Kantuzek 20 urte bete dituen egunean. Balkoiak lore ederrez josita izaten dituen Hondarribira ere egingo dugu osteratxoa zozketa berezi baten berri izateko. Eta Mungiarekin ere egingo dugu bat, bildumazaleen azokak ateak zabalduko baititu.

Itsasoaren bestaldean, Kolonbian eta Mexikon bizi diren Jon Artano eta Iñigo Bilbao berriemaileekin hitz egingo dugu, moda indigenaz, herri haietako idiosinkrasiaz eta banderez.

Hori guztia eta gehiago, larunbatean, 10:00etatik 13:00era, 'Amarauna' saioan, Laida Basurto, Xabier Sukia eta Gorka Otaegirekin.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Azken audioak

Audio gehiago

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena