Itxi

Amarauna

Apirilak 23

Frantziako hauteskundeen gakoak, igandeko 'Amarauna' saioan

EUSKADI IRRATIA

Lehen itzulian gerta daitekeenaren analisia egiteaz gain, indartzen ari diren muturreko alderdietako euskal hautagaien iritziak entzungo ditugu.

Frantziako hauteskundeen lehen itzuliaren egunean, herrialdearen egoera politikoa ulertzeko gakoak emango dizkigute, 'Amarauna' saioan, Eguzki Urteaga EHUko soziologia irakalseak, eta inkesten arabera asko indartu diren eskuin eta ezker muturreko alderdien hautagaiek.

Liburuaren eguna ere presente izango dugu. 'Amarauna'ko lankideok geure liburu kuttunen pasarteak irakurri, eta entzuleei gauza bera egitea eskatuko diegu. Trukean, Bose Bluetooth baflea zozkatuko dugu.

Ohi bezala, teknologia albiste eta berrikuntzekin amaituko dugu futbolagatik laburragoa izango den saioa (10:00etatik 12:00etara ariko gara igandean). Aste honetan, Maite Goñi, Luistxo Fernandez eta Gorka Rubio blogarien txanda.

ogarien txanda.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia