Itxi

Amarauna

3 hautagaitzen xehetasunak

PSOEren primarioak aztergai, 'Amarauna' saioan, igandean

EUSKADI IRRATIA

Estitxu Garairekin eta Itziar Garciarekin aztertuko ditugu 3 hautagaien xehetasun eta nondik norakoak. Xiker Esnal lankidea Madrildik sartuko zaigu.

PSOEk idazkari nagusia aukeratuko du igandean. Hiru hautagai aurrez aurre: Susana Diaz, Pedro Sanchez eta Patxi Lopez. 188.000 militantek dute botoa emateko eskubidea. Aukeratzen dutena aukeratzen dutela, harria galanta, alderdia nola dagoen ikusita. 'Amarauna' saioan, Estitxu Garairekin eta Itziar Garciarekin aztertuko ditugu 3 hautagaien xehetasun eta nondik norakoak. Xiker Esnal lankidea, berriz, Madrildik sartuko zaigu.

'Amarauna' saioan harriak izango ditugu hizpide igandean ere, Peruharrira joango baikara, Iñaki Perurenari bisita egitera. “Harria. Maitasun istorioa” ikuskizuna ari da eskaintzen. Oholtzan bera, eta harria, bertsoak, poesia, jasoaldiak, anekdotak, umorea, igurtzi ugari. Xabier Sukiak egin dio bisita.

Ikerbasqueko saridunak ere izango ditugu. Amaiur Esnaola eta Aratz Ramirez de la Piscina. Gazteak biak, ikerketak euskarak egin dituzten gazteak. Bi ikerketa zeharo desberdin eta interesgarri, igandean.

Igandean, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioan kateatuko zara.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz