Itxi

Amarauna

Txirrindularitza

Auto gidariok eta txirrindulariok ezagutzen al ditugu arauak?

Errepideak txirrindulariz betetzen dira astebururo- astebururo eta tarteka istripuak izaten dira. Egoera aztertu dugu txirrindulari, gidari eta txirrindulari federazioko arduradunekin.

  • 29:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

18 txirrindulari hil dira aurten Estatuan. Euskadin ez da hildakorik izan baina istripuak, bai, izan dira. Gogoratzekoa, Ane Santesteban txirrindulari profesionalari gertatutakoa. Egunotan Emakumeen Biran dabil, 3., baina aurtengo martxoan bere herrian, Errenterian, entrenatzen ari zela, odol artean topatu zuten lurrean, konortea galduta. Ez dakite zehatz-mehatz zer gertatu zen, ibilgailu batek jo ote zuen... Guztira, aurten, 11 txirrindulari zauritu dira EAEn, gehienak, Gipuzkoan.

Txirrindulari eta gidarien elkarbizitza aztertu dugu 'Amarauna' saioan. Horretarako, gurean izan dira Juan Luis Juarez, Euskadiko Txirrindulari Federazioko presidentea, Adrian Garcia Urnietako UZE taldeko zikloturista eta Jon Arrieta Zarauzko Fanegas Cycling zikloturista taldekoa.

8.000 federatu daude Euskadin. Auto gidariek ezagutzen al dituzte arauak? eta txirrindulariek? Esteka honetan, argibideak.