Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Nerea Garmendia aktoreak obuluak izoztu ditu 37 urterekin

Amarauna

Haurdunaldiak

Obuluak izoztea ez da luxua

2017/06/04

Maria Velasco enbriologoa eta Nerea Garmendia aktorea izan ditugu obuluak izozteari buruz hitz egiten.

  • 16:35 min
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Nerea Garmendiak obuluak izoztu ditu 37 urterekin. Ama izateko momentua ez zaio oraindik iritsi, baina ez du aukera baztertzen, eta horregatik hartu du erabakia. 'Amarauna' saioan izan dugu Garmendia, baita Maria Velasco enbriologoa ere.

Amen adinari buruzko estatistikak egiten hasi zirenean, 75ean, 25 urterekin izaten zituzten amek Espainian umeak. Orain, batez bestekoa 31 urtekoa da.

Izan ere, Euskadin, gurasoen etxetik, batez beste 30 urterekin alde egiten dute gazteek, gutxigorabehera.

Amak 35 urterekin, 40rekin… izaten dira, eta, agian, gehiagorekin ere bai, nahiz eta guztiok jakin, adin biologiko onena, 30 urte baino gutxiagorekin amatzea dela.  Batzuetan ez da momentua, edo profesionalki momentu gorena d,a eta ez dugu eten nahi, eta, ama izatekotan, gero izan nahi dugu. Edo ez dugu garbi eta badaezpada, gorde egin nahi ditugu.

Horixe pentsatu du Nerea Garmendiak, eta 37 urterekin obuluak izoztea erabaki du.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena