Publizitatea
X

Irratia zuzenean

DSBE jasotzen duten bi pertsonaren testigantza eta iritzia

Amarauna

DSBE lege proiektu berria

Ane Miren, 28 urte: 'Kriminalizatu egiten gaituzte RGIa jasotzeagatik'

2017/06/17

Gorka Garcíak 40 urte ditu. Ane Miren Hernandezek, 28. Biek jasotzen dute DSBE, beste diru sarrerarik ez dutelako. Jaurlaritzak aurkeztu duen lege propsamenak ze kalte eragingo dien kontatu digute.

  • 27:59 min
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Lanik ez. Langabezia saririk ez. Baliabide ekonomikorik ez. Euskadin gutxienez 64.000 lagun daude egoera honetan. 64.000 dira, behinik behin eta gaur- gaurkoz,  Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) jasotzen dutenak. 650 euro jasotzen dute eta, familiek gehienera 1.200 euro inguru. Gorka Garciak 40 urte ditu. Ane Miren Hernandezek, 28. Biek jasotzen dute DSBE, beste diru sarrerarik ez dutelako. Jaurlaritzak aurkeztu duen lege propsamenak ze kalte eragingo dien kontatu digute, 'Amarauna' saioan.

DSBE jasotzen dutenek hainbat baldintza bete behar izaten dituzte, azken 3 urtetan hemen erroldatuta egon, lanean badaude murrizketarik eskatu ez izana, lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emanda egon eta garrantzitsuena bestelako diru sarrerarik ez edukitzea.

DSBE jasotzen duten norbanako askok etxebizitza partekatzen dute, eta ez daude oso konforme enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatu duen lege erreforma proposamenarekin. Izan ere, laguntza hau emateko formula aldatuko bada, familien onurarako eta etxebizitza partekatzen duten lagunen kalterako izango da. Gaur egun, familia batek DSBE bat jasotzen du 450 euro gehi persona bakoitzeko dagokiona, eta partekatzen dutenen artean 2 DSBE eman daitezke etxe bakoitzean. Eta hala, etxebizitza batean DSBE jasotzen duten bi lagun bizi badira, senitarteko ez direnak, bakoitzak 650 euro inguru jasotzen ditu + beste 250 etxea alokatzeagatik.

Aldiz, lege proposamen berriaren arabera, argi bakarra banatuko da etxe bakoitzean euren artean senitartekoak izan ala ez. Alegia, familia bat balira bezala: 450 euro oinarrian, eta, gero, bizi diren persona bakoitzeko dagokiena. Beraz, etxebizitza partekatzen duten  lagunek dexente gutxiago jasoko lukete.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena