Itxi

Amarauna

Ivan Fandiño hil da

Urduñako toreatzailea adarkada batek eragindako zaurien ondorioz hil da

Pilotaria izan zen toreatzaile baino lehen. 36 urterekin, Frantzia hegoaldeko Aire Sur L´ adour herrian hil da, toreatzen ari zela estropezu egin, eta zezenak adarkada sartu ondoren.

  • 11:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Azkar eraman nazatela ospitalera, hiltzen ari naiz". Hauetxek izan ziren Ivan Fandiño Urduñako toreatzailearen azken hitzak. Atzo hil zen Frantzia hegoaldeko Aire Sur L´ adour herrian, zezen baten adarkadak zauri oso larriak eragin ondoren. 36 urte zituen. haren profila osatu dugu 'Amarauna' saioan.

Kapotearekin estropazu egin eta lurrera erorita "Provechito" zezenak eraso egin zion, gorputzaren eskuin aldean adarkatuz, giltzurrun parean.  Hondar gainean zeuden beste bi toreatzaileak Juan del Alamo eta Thomas Dufao laguntzera Joan zintzaizkion eta azken honek entzun zion esanez: azkar eraman nazatela ospitalera hiltzen ari naiz. Presazko ebakuntza egin zioten plazan baina zauriak larriegiak ziren. Ospitalerako bidean hil zen.

Gaur egun euskal toreatzaile bakarra zen Ivan Fandiño.Urduñan jaio zen arren, gaur egun Guadalajaran bizi zen Ivan Fandiño, Tortola de Henaresen, zezen artean. Bakardadea ere asko gustatzen zitzaion.

Ivan Fandiño Bilboko eta Gasteizko zezen eskoletan hasi zen ikasten baina berehala konturatu zen toreatzaile mundo honetan aurrera egiteko hegoaldera joan behar zela. Kadizera Joan zen lehenengo eta Guadalajaran bizi zen orain. 2005an izan zuen estreinaldi profesionala eta orduzgeroztik 448 zezenketetan parte hartu du eta 552 belarri moztu ditu. Azkena atzo bertan.

Aurrez, ordea, pilotaria izan zen. Guadalajara bizitzera joan zenean egin zuen lehenengo gauza ETB bidez pilota partidak ikusi ahal izateko antena parabolikoa jartzea izan zen