Itxi

Amarauna

Realityen B aldea

Zergatik dute reality saioek horrenbesteko arrakasta?

Manu Maritxalar, Amaia Puertas, Aitor Gonzalez eta Joxean Goñirekin hitz egin dugu reality saioen arrakastaz. Eta Ibon Gaztañazpik aurki ETB1en ikusiko den "Itsasontzi baten" saioaz hitz egin digu.

  • 31:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zer dute reality saioek horrenbeste jende erakartzeko? Zergatik nahi du jendeak horrelako saioetan parte hartu? Gertatzen den guztitik zer erakusten digute? Zer ezkutatzen? Manu Maritxalar, Amaia Puertas, Aitor Gonzalez eta Joxean Goñirekin hitz egin dugu realityen arrakastaz 'Amarauna' saioan. Eta Ibon Gaztañazpik aurki ETB1en ikusiko den "Itsasontzi baten" saioaz hitz egin digu.

11 saltsatan ibili diren eta oraindik ere ibiltzeko gogoz dauden abenturazaleak izan ditugu gurean. Manu Maritxalar, Amaia Puertas eta Aitor Gonzalez. Reality batean baino gehiagotan parte hartu izan dute eta realityek zer nola engantxatzen duten kontatu digute.

Joxean Goñi "El Conquistador Del Fin Del Mundo"ko zuzendaria ere izan dugu 'Amarauna' saioan. Aurten ere audientzia datu izugarriak lortu ditu reality  horrek. Esaterako, aurreneko kapitulua gaueko prime timean gehien ikusitako programa izan zen, % 16ko sharea lortuz. 172 mila ikus-entzulek ikusi zuten, eta, une batzuz, ia 400 mila lagun egon ziren aurreneko saio hari begira.

Aurtengo udan belaontzi bat ibiliko da euskal kostaldean, tarteka martea gu guztion etxean sartzeko. Ontzian, bi nabigatzaile, portuz portu, istorioak bildu eta erakusten eta idazten. Bitakora ere egingo dute Maitane Salinasek eta Ibon Gaztañazpik. Utailaren 9tik aurrera, ETB1n ikusiko dugun abentura berriaren berri eman digu Gaztañazpik.

gu Gaztañazpik.