Itxi

Amarauna

Mungian

Lauaxetari omenaldia, Jon Maiak abestua: 'Plastilinazkoa da'

Bernardo Mandaluniz mungiarrak Jon Maiak abestu duen "Olerkaria" kantuari buruzko balorazioa egin du. Iñaki San Juan Karabansarai etxeko produktoreak omenaldiaren nondik norakoak kontatu ditu.

  • 17:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur bete dira Lauaxeta fusilatu zutela 80 urte, eta horren harira, Mungian egun berezia dute. Egunean zehar omenaldi bat egingo diote udalak, familiak eta herriak berak bultzatuta. Iñaki San Juan Karabansarai etxeko produktorearekin hitz egin dugu 'Amarauna' saioan, eta "oso hunkigarria" izango dela azpimarratu du.

Jon Maia, Gorka Hermosa, Jesus Pipi eta Ana Salazar elkarlanean aritu dira proiektu berezi bat sortzeko. Eñaut Elorrietaren laguntza ere izan dute. Berez proiektua urtarrilean estreinatu bazuten ere, gaurkoa berezia izango dela azpimarratu du. "Olerkaria" Jon Maiaren ahotsetan entzuteko aukera ere izan dugu... eta Mandalunizen hitzetan, "plastilinazkoa dela" adierazi du, bere izaera moldagarria eta edozer gauza ondo egiteko ahalmena duela esanez.

a duela esanez.