Gizartea -

EHZ bertan behera

Kanbon eta Donostian elkartasun kontzertuak 'EHZ' jaialdiari laguntzeko

Jon Irazabal 'Euskal Herria Zuzenean' jaialdiko antolatzailea Amaraunean egon da, bertan behera uzteko erabakiaren inguruko xehetasunak emateko eta datozen egunetako elkartasun jaialdien berri emateko

EHZ
EHZ
EHZ

play icon 9:42

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo 'EHZ' jaialdia bertan behera uzteko erabakia hartu zuten antolatzaileek, eguraldi txarra tarteko. Baldintza horietan jaialdiarekin aurrera egitea ezinezkoa zela azpimarratu dute. Erabakia hartu bezain laster, alde guztietatik sostengua eta laguntza jasotzen hasi direla kontatu du Jon Irazabal antolatzaileak Amaraunean: "Zinez eskertzen dugu. Jendeak biziki positiboki hartu du; ulertu dute arazoa". Harrituta daude jaso duten laguntzarekin, izan ere, desmontaketa lanak burutzeko jende ugari gerturatu zela azpimarratu du.

Gainera, gaur Kanbon eta bihar Donostiako Bukowskin jaialdi bana antolatu dutela iragarri du. Donostiakoan adibidez, Mursego, Napoka Iria, Joseba B. Lenoir, Anari, Amorante, Morau, Jon Basaguren, Lumi eta Pelax & Trenor bakarlari eta taldeak emanaldia eskainiko dute. Sarrerak balio duena 'EHZ'-k jasoko du bere osotasunean, gastuei aurre egiten laguntzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kontzertuen bideoak Musika Euskadi Irratia Jaialdiak