Itxi

Amarauna

EHZ elkartasun kontzertua

Kontzertuaren prestaketan Mursego, Napoka Iria, Morau... Amaraunean

Amarauna Bukowskiko elkartasun kontzertuaren prestaketara jetsi da, EHZ jaialdiari laguntzeko antolatu duten jaialdi inprobisatura. Bertan, kontzertua eskaini behar duten artistekin hitz egin dute.

  • 9:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Elkartasunak zenbat jende bateratzen duen ikustea polita da". Horiek izan dira Napoka Iria taldeko Ander Mujikaren hitzak. Izan ere, ostiralean bertan EHZ jaialdia bertan behera utzi eta igande goizerako kontzertu handia egiteko hainbat bakarlari eta talde elkartu egin dira: Mursego, Napoka Iria, Anari, Morau, Amorante, Jon Basaguren, Pelax & Trenor, Lumi eta Joseba B. Lenoir. Sarrerak 10 eurotan saldu dituzte eta bildutako dirua EHZ jaialdiko antolatzaileei emango diote, gastuei aurre egin ahal izateko. Amarauneko Arantxa Artzak kontzertua hasi aurreko momentua bildu du eta hainbat artistekin hitz egiteko aukera izan du, instrumentuak probatzen ari zirela.