Itxi

Amarauna

Alberto Zerainen heriotza

Baraiazarra: 'Nanga Parbat mendia ez da hiltzailea'

Mendian alpinistak hiltzen direnean topikoak erabiltzen ditugula dio Jabi Baraiazarra Mendi Film Festivalaren zuzendariak. Alberto Zerainen heriotzaz eta mendiko tragediez egin du gogoeta Amaraunean.

  • Alberto Zerain

    Alberto Zerain

    24:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jabi Baraiazarra."Aireportuan mendira joateko etxekoak despeditzean klik egiten dugu. Bestela ez ginateke goimendira joango". Alpinistak egoistak direla dio berak, geratzen direnekin ez dutela pentsatzen eta ez dagoela kontsolamendurik.  Nanga Parbetan istorio epiko eta tragikoak ekarri dizkigu Amaraunera. Messnerren anaiaren heriotza eta Reinholek haren gorputza berreskuratzeko egindako espedizioaz jardun du besteak beste. Ama Himalaian hil zitzaion ume baten ikuspegitik kontatutako "K-2 Touching the sky" dokumental poloniarra ere ekarri du. Lucas umea zela hil zitzaion ama Miodowicz Wolf, K2 mendian. Emakumearen gorputza euskal mendizale batzuek jaso zuten urte batzuk geroago eta Golden Austen glaziarreko memorialera eraman zuten.  Lucasek Bilbon Mendi Film Festivalean euskal alpinista horiek ezagutu zituen, eta dolua egin gabe zuela ere kontatu du Jabi Baraiazarrak. Ramon Olasagastiren "Mendiminez" ere gomendatu du, heriotza eta mendiaren gaineko gogoetan.