Itxi

Amarauna

Liburu baten hartitik

Eñaut Etxamendirekin solasean, kantuak eta kontuak

Eñaut Etxamendik bere etxean hartu ditu gozo-gozo 'Amarauna' saiokoak eta Etxamendi kantaria, idazlea, irakaslea, laboraria eta bereziki pertsona ezagutzeko aukera paregabea izan da.

  • 48:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

39 idazle nafar halaxe du izena Pamielak argitaratutako lanak. Nafarroako 39 euskal egileren lanak bildu dira bertan: ibilbide luzea duten izen ezagunak eta baita luma berriak askoak ere, oraingo eta etorkizuneko idazleak izan litezkeenak. Tartean dira Itxaro Borda, Aingeru Epaltza, Alberto Ladrón, Antton Luku, Jon Abril, Iñigo Astiz, Dani Martirena, Leire Alonso, Miren Epaltza, Ander Perez, Engel Erro, Jose Angel Irigarai (liburuaren editorea dena), Fertxu Izquierdo (edizioaren koordinatzailea), Patziku Perurena, Patxi Zabaleta… 39 osatu arte, eta tartean dago Eñaut Etxamendi baxenafartarra. Eta 'Amarauna' saiotik, Xabier Sukia bere etxean izan da, Nafarroa Beherean. Etxamendi kantaria, idazlea, irakaslea, laboraría… ezagutzeko aukera paregabea iruditu zaigu.

iruditu zaigu.