Itxi

Amarauna

Igandean

Behobia-Donostiako protagonistak eta droga kontsumoa hurbiletik, 'Amarauna' saioan

ERREDAKZIOA | G.U.

Ezagutu Ospitalea programaren berri jasoko dugu, eta Behobia-Donostiako korrikalari batzuekin izango gara lasterketan bertan.

Droga kontsumoek eragindako arazo psikiatrikoak direla eta, gero eta gazte gehiago daude bertan ingresatuta. 25 urtez azpikoak dira bertan dauden asko eta asko.Hori dela eta, drogen kontsumoak pertsonengan izan dezakeen eragina nolakoa den erakusteko asmoz, Ezagutu Ospitalea izeneko programa jarri dute abian gazteei zuzenduta. 'Amarauna'n erreparatuko diogu, igandean.

Bestalde, Behobiatik Donostiarakoa egingo du Jon Galarragak gurpildun aulkian, Ainara De Miguelek, lehen Behobia izango du, eta Alazne Mujika erbia izango da. Hirurak hartuko ditu 'Amarauna'k lasterketa tokitik bertatik. Haizea Barcenilla Arte Garaikideko irakasleak, gainera, Abu Dabiko Louvrearen inagurazioa ekarriko digu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia