Itxi

Amarauna

Larunbatean

Paristik bakegileen mobilizazioa, Thailandiatik Dani Lasa, eta itsasotik… 'Amarauna'

ERREDAKZIOA | G.U.

Lander Garro Paristik zuzenean sartuko zaigu, anaiari 'bereziki zaindutako preso' izaera kendu diotelako.

Lander Garro Paristik zuzenean sartuko zaigu larunbateko 'Amarauna' saioan. Bere anaia orain arte 'bereziki zaindutako presoa' izan da. Orain lasaitu egingo diote jarraipen hori, eta gerturatzea eskatzeko modua izango du. Halaber, Parisko mobilizazioaz arituko gara Onintza Enbeita eta Arantxa Urretabizkaiarekin.

Dani Lasa Mugaritz jatetxetik Thailandiara joana dela aprobetxatuz, hango sukaldaritzaz arituko gara, eta itsasoko kontuak izango ditugu, surflari baten ikuspegitik. Surfaren garrantziaz hitz egingo dugu Iñaki Urdiñarberekin.

10:00etan hasita, 'Amarauna' saioak kateatuko zaitu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia