Itxi

Amarauna

Larunbatean

Giza Eskubideen Egunean, bizikidetza foroetan dabiltzanekin izango gara 'Amarauna'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Gainera, 'Mice' Miren Narbaizaren disko berria ezagutuko dugu Durangotik.

  • foro social

Herritar talde batzuk adiskidetze eta bakegintza gaiak lantzen ari dira euren herrietan, bizikidetza foroetan. Tere Belokik horietako batzuekin hitz egin du eta erreportajea osatu, Giza Eskubideen Egunean 'Amarauna' saioan eskaintzeko.

Mice, Miren Narbaizaren proiektu berria, egileak berak aurkeztuko digu, Durangotik. Bestalde, Gasteizko Santa Isabel hilerria bisita daiteke, eta 'Amarauna' saioan aurkeztuko dugu, bertara joan beharrik gabe.

10:00etan hasita, 'Amarauna' saioak kateatuko zaitu.