Itxi

Amarauna

Larunbatean

Mercabilbao eta Rubio eta Indidxabak taldeen zuzeneko musika, 'Amarauna' saioan

ERREDAKZIOA | G.U.

Mercabilbao ezagutzeko ikasleentzat prestatutako bisita gidatuan izango gara, Gainera, Indidxabak eta Rubio musika taldeak izango ditugu zuzenean.

  • Mercabilbao

    Mercabilbao. Argazkia: EiTB

Euskal Herriko azokarik handiena da Mercabilbao. Hantxe erosten dituzte Bizkaiko eta Euskal Herriko dendariek gero euren dendetan salduko dituzten produktuak. Ikasleentzat bisita gidatuak prestatzen dituzte bertan, eta haietako batean izan da 'Amarauna'.

Zuzeneko musika ekitaldia 12:30ean hasiko da. Indidxabak eta Rubio taldeen musika izango dute zuzenean, iluntzean Guardetxen egingo duten kontzertuaren aurrerapen gisa. Horrez gainera, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaz arituko dira Iñaiki Goirizelaia, Josebe Iturrioz, Gaizka Garitano eta Ines Osinaga.

10:00etan hasita, 'Amarauna' saioak kateatuko zaitu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia