Itxi

Amarauna

ABENDUAK 30

Bidegorri, elur eta izotz artean larunbateko 'Amarauna'

Elurretan amaitu eta hasiko du urtea askok, horregatik lehen galdera Amaraunean, eski estazioetara egingo dugu: San Martingo Harrian Rene Erregaret eta Baqueira Bereten Emaitz Jober.

  • Baqueira

    Baqueira

Bidegorria eskatzeko martxa dute Erandion, eta horretan dabiltza Arroan ere. Bietatik kontatuko dute zein egoeratan dauden.

Jone Mungiak berriz, glaziarretan barneratuko ditu entzuleak, Txilen masterra egiten ari den donostiar hau, glaziologista da.

Jordania ere ekarriko du saiora Itziar Nazabalek, eta mundo osoko 2000 jaiotzetatik bitxienak aurkeztuko dituzte, Santxotenaren bilduman bidaiatuz.

Goizeko 10:00etatik 13:00ak bitartean, 'Amarauna', Euskadi Irratian.