Itxi

Amarauna

Ur goiena, ur barrena

Urdiainen urte zaharretako kanpaiekin batera Ur goiena ur barrena.

Urdiainen urte zaharretako kanpaiekin batera Ur goiena ur barrena usadioaren tradizioa jarraitzen dute. Hamabi kanpaikadekin batera, herriko bi gaztek lehenengo ura hartzen dute herritarrei emanez.

  • 5:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Askotan esan ohi da gure herria usadio eta ohitura zaharren herria dela. Ba bada urte zaharretan egiten eta mantentzen den usadio zahar bat. Urdiainen hamabietako kanpaiekin batera hauxe abesten dute.

Herriko gazteak, pitxar bat eskuetan hartu, herriko iturrira joaten dira, eta urteko lehengo ur frexkoa hartu eta hortik apaizaren etxera joaten dira entzuten ari garen bertsoa kantatuz. Urte berria, ur berriarekin hasiz.

Aitor Zubiria Urdiaingo zinegotziak usadio zahar honi buruzko xehetasunak eman dizkigu gaurko Amaraunean.