Itxi

Amarauna

Sokamuturra Azpeitian

Azpeitiko Sokamuturrak aurten 500 urte, 1518koa da lehen aipamena

Karnabalak arte sokamuturra edo kaleko zezena lepo izango da Azpeitia inguruan: hitzaldiak, kontzertuak, argazki erakusketak eta sokamuturraren gaineko pelikula bat ere bai tartean.

  • 8:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azpeitiko sokamuturrak aurten beteko ditu 500 urte gutxienez, ze gehiago ere izan litezke, baina sokamuturrari buruzko dokumenturik zaharrenak hori esaten du. 1518koa da lehen aipamena. Urteurren honen harira propio sortu dute batzorde bat, "500 urte Azpeitiko sokamuturrak". Karnabalak arte sokamuturra edo kaleko zezena lepo izango da Azpeitia inguruan: hitzaldiak, kontzertuak, argazki erakusketak eta sokamuturraren gaineko pelikula bat ere bai tartean. Egitarau hau osatzeko batzordea herriko zenbait elkarteren artean osatu dute: Zezen Beltz Elkartea, lehengo eta gaurko sokamutilak, Argazki Elkartea, Musika Banda, Udala eta sokamuturzaleak.