Itxi

Amarauna

Elizabeth Hawley

Liz Hawleyk zalantzazko gailurra zela esanez gero, mendizaleentzat ere bai

Himalaiako mendien zaintzaile 1960tik. Sekula mendira igo gabea, baina mendizaleei egindako galdera zorrotzen bidez, sekulako datu-basea osatu izan du. Xavier Eguzkitza "Kartajanari"k ere bai.

  • 13:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jabi Baraiazarra Bilbao Mendi Film Festibaleko zuzendariak ezagutarazi digu Elizabeth Hawley andrea 'Amarauna' saioan. Ostiralean zendua, bera izan zen 1960az geroztik Katmandura iristen ziren mendizaleen notario eta Himalaiako zaindaria.

Zorroztasunez lan egin izan du beti, eta horregatik, mendizaleek sekulako errespetua izan diote Chicagon jaiotako emakume honi. Berak urtetan osatutako datu basea oso baliotsua izan da, eta haren ondoan aritu izan da Xavier Eguzkitza "Kartajanari". Londresen bizi izandakoa, baina Himalayako kronikak zehaztasunez eginiko gizona.

eginiko gizona.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz