Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Igandean

Kosovoko independentziaz eta hedabideetako emakumeen irudiaz, 'Amarauna' saioan

ERREDAKZIOA | G.U.

Bestalde, Begoña del Tesorekin Berlinaleko film sarituak errepasatuko ditugu.

Kosovok independentzia aldarrikatu zuela 10 urte beteko diren honetan, gai horixe aztertuko dute Iñigo Lamarka eta Urtzi Urrutikoetxearekin, igandeko 'Amarauna' saioan, 10:00etan. 10:30ean, bestalde, Begoña del Tesorekin Berlinaleko film sarituak errepasatuko ditugu.

Imanol Otaegiren telebistareko porposamenean, emakumezkoek hedabideetan agertzen duten irudia izango dugu hizpide, 11:00etan. Maria Gonzalez EHUko irakaslea ere arituko da gaiaz. Blogarien atala Maite Goñi eta Gorka Juliok osatuko dute, eta eurekin Neguko Olinpiar Jokoetan Korean robotek izan duten garrantzia landuko dute, besteak beste, 12:00etan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia