Itxi

Amarauna

Gallastegi 100 urte

Migel Gallastegi pilotariak 100 tanto

1918ko otsailaren 25ean jaio zen Eibarren Migel Gallastegi pilotaria. 100 urte aurten. Eta haren ingurukoek, senideek eta lagunek festa berezi batekin eman nahi izan dizkiote zorionak…

  • 12:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ehun urte mende bat da. 36.500 egun. 876.000 ordu. Pentsa zenbat gauza egin daitezkeen ehun urtetan. Zenbat lan, lo, festa… zenbat pauso, Joan etorri… Migel Gallastegik 100 urtetan egindakoen zerrenda: Baserrian hazi, pilotan ikasi eta hiru txapel irabazi, ezkondu eta hiru semealaba izan, gerra garaian frontean borrokatu…

1918ko otsailaren 25ean jaio zen Eibarren, Migel Gallastegi pilotari handia. Beraz, bihar beteko ditu 100 urte gizonak. Eta haren ingurukoek, senideek eta lagunek festa berezi batekin eman nahi izan dizkiote zorionak… Bertan izan da 'Amarauna'.